XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erdi Haroa arras interesgarria da. Europan XVII. mendetik gerora sortuko diren mugimendu eta erreboluzio askoren erroa, haro horretan aurkitzen da.

Gaurko pentsagiro eta mugimendu sozial batzuek X. mendeaz geroz eduki zituzten beren lehen planteamendu erlatibuak.

Kritikagiroa oso zabaldurik aurkitzen da XII. eta XIV. mende bitartean.

Lan honetan ez gatzaizkio lotuko kulturari sozio-ekonomiari bezainbatean.

Eta sozio-ekonomi egoera, egungo protesta eta kontestazio giroan begiratuko dugu, alafede.

Datoak eman bezain laster ikusiko ditugu kritikagiroak azaltzen dituen planteamenduak.

Ekonomia soziologiaren argipean eta kritikapean dakusagu.

Gure asmo nagusia, Erdi Haroko kontestaziogiroa, alde deskontent batzuen neurria, gizarteko protestaren zenbatekoa aztertzea izanen da.

Badakigu, luteranismoa Erdi Haroko egoera deskontent anitzen azalpen izan zela.

Mugimendu horietaz jenderik asko aprobetxatu zen gizarteko estruktura okerren kontra hainbestean ekiteko.

Horrela begiratuta, luteranismoa kritika mugimendu bat bezala hartu behar da, beste guztien gaindik.

Haren erroa erlijio estrukturen aldaketan dago; baina beste protesta sozial anitz egiteko ere erabilia izan da, segurki.